XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pedagogiak ez dakar berrikeria edo snobismorik.

Hori ez litzateke egiazko eginpide izanen, eta oinarri gabeko ondorenak ekarriko lituzke heziketa osoarentzat.

Hezi beharreko pertsona, hezibidearen sujetoa izanen da.

Sujeto hori gizona da, eta gizonarekin egin behar dituen akordioa eta hezi-bakea ez dira nolanahikoak; hain zuzen, bera, gizona, izanen du, eguneroko jokabideetan arduraz eta urduri kontuan hartu beharrekoa.

Gizonaren hezibide honek inoiz baino gehiago eskatzen dizkigu, gure partetik, benetako zaletasuna eta antolaketa.

Antolaketa txit sakona, eta benetako urduritasuna.

Gizona heziketarako sujeto delako, berak azaltzen dituen arazoek, berak agerian ipiniko dituen kezkek, irakasleentzat, uste baino, edota orain arte baino gehiago, barnegura eta kezka izan behar dute.

Dudarik ez dago, uste horri darioketela neska-mutilen etorkizuna, jitea eta nortasun ariurria.

Lehen aipatu dugun teknikagintza berri horrek, eskolan ere bide berriak eskatzen ditu, (...).